Erakunde Sozial eta Solidarioek Ekonomia Zirkularrean duten Eginkizunari buruzko Nazioarteko 3. Biltzarra | 2019ko azaroaren 6tik 8ra

30th April 2019 | Uncategorised

For English version click here
Para la versión en Castellano hacer clic aquí
Pour la version française, cliquez ici

 

Erakunde Sozial eta Solidarioek Ekonomia Zirkularrean duten Eginkizunari buruzko Nazioarteko 3. Biltzarra

2019ko azaroaren 6tik 8ra
Berriozar (Iruña) | Espainia

 

 
 
RREUSEk (berreskuratzea, berrerabiltzea eta birziklatzea bultzatzen duten erakunde sozialen sare europarra) atseginez gonbidatzen zaitu bere hirugarren urteko biltzarrera, AERESSen (ekonomia sozial eta solidariorako espainiar erakundeen sarea) eta Nafarroako Emausko Trapuketarien laguntzaz antolaturikoa.
Berreskuratze eta berrerabiltze tekniken bidez, iraupen luzeko produktuak bultzatzen dituzten eta, aldi berean, tokian tokiko lanpostu inklusiboak sortzen, produktu eta zerbitzu ekologikoak eskeintzen eta geure gizartearen ongizatea bermatzen duten estrategiak izanen ditu ardatz ekitaldi paregabe honek.
Aurten ehunak eta hondakin elektronikoak berrerabiltzeari buruzko mahai-inguruak ospatuko dira, eta baita ekonomia zirkularrarekin eta gizartearen eragina neurtzearekin erlazionaturiko EBeko lege garapenei buruzkoak ere. Tokiko, eskualdeko eta nazioarteko politika arduradunak, gizarte ekintzaileak, udalak eta sektore pribatuko ordezkariak bilduz, ingurune dinamikoa, energia baikorra eta sare berriak sortzeko aukera paregabea eskainiko ditu ekitaldiak!
Parte-hartzaileek Berriozar eta Iruñea ezagutzeko aukera izango dute gainera, erakunde sozial eta solidarioen garapena bultzatzeagatik Europa mailan ospetsua den eta Espainiako Nafarroa erkidegoan kokatzen diren hiriak.
 

Honakoa prestatu dugu:

 

1. EGUNA | Guztiontzat irekia
2019ko azaroaren 6a – Guneari Bisita eta AERESSen 25. Urteurrenaren Ospakizuna

  • Nafarroako Emausko Trapuketariak Fundazioaren Berrerabiltzeko eta Birziklatzeko Prestaketa Guneari bisita
  • AERESSen 25. Urteurrenaren Ospakizuna, berreskuratzea, berrerabiltzea eta birziklatzea bultzatzen duten erakunde sozial eta solidarioen sare espainiarra

 

2. EGUNA | Guztiontzat irekia
2019ko azaroaren 7a – Hitzaldi Publikoa

  • Ehunak berrerabiltzearen, hondakin elektrikoen, EBeko hondakinen lege berriaren transposizioaren eta gizarte eraginaren neurketaren inguruko tailerrak
  • Berrerabilpenaren eta konponketaren gizarte eta ingurunearen balioari buruzko gogoetak, eta baita NBEko GJHak lortzen lagunduko duen harremana ere
  • Sare berriak sortzeko aukera

 

3. EGUNA
2019ko azaroaren 8a – Erakunde Sozialen eta Elkarteen arteko Elkarlanari buruzko Tailerra (RREUSEko kideentzat bakarrik) EDO Zentroari Bisita (edonorentzat)

  • (RREUSEko kideak bakarrik) – Erakunde Sozialei eskainitako Tailerrak haien arteko lankidetza, praktika egokien trukaketa eta sare berrien sorkuntza bultzatzeko. Hemen kontsulta dezakezu gure erakunde kideen zerrenda.
  • (Kideak ez direnentzako aukera) – Nafarroako Emausko Trapuketarion Berrerabiltzeko eta Birziklatzeko Prestaketa Gunera Bisita.

 

Interpretazioa

  • Ingelesa <-> Gaztelania, Ingelesa <-> Italiera
  • Frantseseko interpretazioa baieztatzeke. Mesedez, aukera hau interesatzen bazaizu, adierazi iezaguzu gertaerak@rreuse.org helbidean.

 

Informazio praktikoa

 

  • Izen ematea zabalik dago 2019ko urriaren 30a arte.
  • Hitzaldirako eta Zentroko bisitarako tokia mugatua da. Lehenbailehen zure izena ematera berotzen zaitugu!
  • Izena ematearen prezio guztiek freskagarriak, bazkaria eta gaueko koktela barne hartzen dituzte; Prezioek ez dute ostatua barne hartzen.
  • Ostatua ahalik eta lasterren hartzera animatzen zaitugu. Iruñean aldi berean egingo diren beste ekitaldi batzuen ondorioz, hotelek gela libre kopuru mugatua dute.
  • Ekitaldien topagune guztiak desgaitasuna duten pertsonentzat sartzen errazak dira. Informazio gehiago nahi izatekotan, mesedez, gurekin harremanetan jarri.
  • Baliogabetze politika: 2019ko urriaren 25a baino lehenagoko baliogabetzea – izen-emate prezioaren % 60 itzuliko da; 2019ko urriaren 25a osteko baliogabetzea – Ez da inolako itzulketarik egingo.

 

Iruñeara nola iritsi eta inguruetako informazio gehiago irakurri

 
 

RREUSE and AERESSek Europako Batzordeak ekitaldi honetarako eskeini duen laguntza eskertzen dute.


 

RREUSEk gure babesleen laguntza eskertzen du:

 

 

Tokiko erakundeak



 

Eragin positiboko babeslea


 

Beste babesleak



 
 

Atxiki ezazu hemen zure logoa. Bihurtu hitzaldiaren jarraitzaile!
Gure ekitaldiari babesa edota laguntza ematearen onurak ezagutu nahi izanez gero, klik egin hemen.

 
 

 
 

Ikusi RREUSE 2018 biltzarraren bideoa


 
 

Berriozarren elkartuko gara!
Harremanak
Jana Zurkova, RREUSE
events@rreuse.org

 
 

Irudiaren sinesgarritasuna Traperos de Emaús Navarra | Joseba Zabalza 2017